Datorren astean emango diete hasiera auzoko festei zikuñagatarrek. Egitarau zabala izango da asteazkenetik igandera bitartean, eta horretarako prestaketa lanetan hasiak dira dagoeneko. Horregatik, hainbat abixu eman dituzte. 8-16 urte bitartekoen esku pelota eta pala txapelketan parte hartu nahi dutenek asteartera arte izango dute izena emateko aukera, Zikuñaga tabernan. Bestalde, barbakoa herrikoian jan nahi duenak, asteazkenera arte izango du tiketa erosteko aukera, auzoko edozein tabernatan.