Sagardoa eta patata tortila, festak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 4a, 02:00

Eguzkiak lagunduta, atzoko eguna erabat arrakastatsua izan ondoren, Latsunbeberri eta Marieluts auzoetako fes­ten azkeneko ekin­tzak egingo dira gaur goi­zean, eguerdiko 14:00etan bo­ta­ko duten suzi­riak datorren urtera arte agurtuko baititu festak.

Patata tortila txapelketa, auzoko egunaren ikur
Latsunbeberri eta Marieluts auzoetako festen ikurretako batekin hasiko da goiza: pa­tata tortilla txapelke­tarekin, hain zuzen.
Auzotarra izan edo ez, edozeinek hartu dezake parte  txapelketan. Horretarako, goiz esnatu, maitasun haundia­rekin patata tortila on bat prestatu, bai zaporez baita itxuraz ere, eta Latsun­be­berriko pista polibalentera eraman beharko da goizeko 11:00etatik 12:00etara. 
Tarte hori bukatuta, 12:30a­k aldera, Jai Batzordeak auke­ratutako epa­i­le finek dasta­tuko dituzte, eta momentuan emango dute beraien epaia. Denera sei sari banatuko dituzte: bi afari Latsunbe tabernan, beste bi Tranbia tabernan, eta azke­neko biak, Ilargin.

Sagardo dastaketa, ondoren
Horren ondoren, eta festei bu­kaera emateko, euskal fes­ta guztietan izaten den sagardo dasteketa. Eguerdiko 12:30e­tatik aurrera, Pista poli­ba­lentean Altzu­eta, Rufino, Al­berro, Otsu­a-Enea, Zelaia, Ar­tola, Aka­rregi, Elorrabi, Gu­ru­tzeta eta Oia­lume Zarreko sagardoak izango dira, aukeran.
Beste ekintza batzuk, ere bai
Baina ez dira ekintza bakarrak izango, tartean esku pelota txapelketaren finalak, 8 urte­tik beherakoentzako gozo­gintza tailerra eta trikitixa kalejira ere izango dira, auzoan zehar.

GAURKO EGITARAUA

11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa (entrega pista polibalentean). Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan, 2 afari Tranbia tabernan, 2 afari Ilargi tabernan.
11:00-12:30, IV. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00, Gozogintza tailerra Iturritxo Elkartean (8 urtetik gorako haurrentzat).
12:00-12:30, Lehiaketako tortilen epaia eta sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitixa.
12:30-13:30, Sagardo dastaketa, pista polibalentean. Laguntzen dute: Altzueta, Rufino, Alberro, Otsuenea, Zelaia, Artola, Akarregi, Elorrabi, Gurutzeta eta Oialume Zar.
14:00, Festa bukaerako suziria.
*Edariak, ogitarte­koak eta pintxoak salgai txosnan, festen antolaketa ekonomikoki lagun­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!