Ikasturte hasierarekin batera, ohiko zerbitzuak berreskuratzen ari da Maritxu Haur Txoko. Horien artean ioga klaseak hasiko ditu berriz ere haur eta helduentzat. Astelehenentik ostegunera eta larunbat goizetan izaten dira helduen klaseak; eta larunbatetan egingo dituzte haurrentzat, nobedade bezala. Probatzeko aukera luzatu dute, debalde.