Berriketan koadrilak ateak zabalik, asteazkenetik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Asteazkenean berriro ere martxan jarriko da Berriketan egitasmoa; ordutik aurrera, asteazkenero elkartuko dira Auzo Etxean, arratsalde pasa eder bat egin nahi dutenak, 17:00etatik 19:00etarako tartean.
Beti bezala, ateak zabalik izaten dituzte, animatu nahi duen edonorentzako. Baldintza bakarra izaten da, 65 urtetik gorakoa izatea. Azaldu aurretik, eskertu egingo da izena ematea. Auzo Udalera deitu behar da, 943 55 10 00 zenbakira.

Ikastaroak, urritik aurrera
Bestalde, laster irekiko da, baita ere, ikastaroetan izena emateko epea. Aurten ere yoga, aerobic, eskulan tailerrak... emango dira. Ikastaro hauek urrian hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!