Albaiteroak bisita, hilaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Udalak jakinarazi du albaiteroa pasako dela herritik, hilaren 14an, zakurrak begiratzeko. Txer­toa jarri, identifikatu edota jabetza aldaketa  erregistratu ahal izanen dira. Txertoak 20 euro balio ditu, txertoa jarri eta identifikatzeak, 40 euro, eta jabetza aldaketak, 10 euro.
Plazatik 16:00etan pasako da, eta 16:30etan, Surotik. Txakurraren ti­tu­larraren NANa eta txakurraren kartila aurkeztu beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!