Goizuetako Udalak fiesten balorazio positiboa egin du: «jaiak, orokorrean, ongi joan dira. Gazte egunarekin hasi ziren, aurten, egun bat lehenago, eta jendea gogotsu hasi zen», azaldu du.
Era berean, jendearen parte-hartzearekin pozik azaldu da: «aste egunak lasaiago joan dira, baina arratsaldetako ekitaldiek jende mordoa bildu dute, batez ere, mariatxiek eta Nafarroako jotek».
Kanpin inguruak, zikin
Hala ere, kanpinekin etorritako batzuek ingurua zikin utzi izana salatu du. «Kanpotik hurbildutako gazte ugari kanpinean etorri ziren. Gusto haundiz hartzen ditugu hauek ere, baina gutxienekoa iruditzen zaigu kanpina jartzen duten ingurua lehen zegoen moduan uztea. Zikin-zikin geratu baitzen dena!».
Goizuetar askok ere bat egin du Udalaren iritziarekin, eta sare sozialetan salatu dute, inguruak zikin geratu izana.