Garagardoa barra-barra, ‘Iskibiir Fest’ jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Iskibi kanpinak garagardo festa antolatu du bigarren urtez; irailaren 10erako prestatuko dute Iskibiir Fest jaialdia.

Jan-edana, 12 eurotan
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da festa, eta edatekoaz gain, jatekoa ere izanen da. Hain zuzen, me­nua osatuko dute ukon­doak edo oilaskoak, sal­txitxek, patata pureak... Eta nola ez, garagardo mota bat baino gehiago dastatu ahal izanen da.
Guztiaz gozatu ahal izateko, txartelak aurretik erosteko aukera zabaldu dute dagoeneko. Iskibi kanpinean bertan eta Amaia kafetegian daude salgai, 12 eurotan.  

Kanpatzea, debalde
Jakiez gain, giro ederra eta mu­sika alaia izanen dira, eta gainera, egun horretan kanpatzea de­ba­l­dekoa izanen da.

Euskal jaia, laster
Bestalde, denboraldia bu­katzeko, hilaren 18an euskal jaia eginen dutela ere aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!