Hazilan programa, lana bilatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Buruntzaldea Beterri eskuladeko Udalek, tartean Astigarragakoak, Hazila Programa jarriko dute martxan irailaren 19an. Programa honen helburua uzango da lana bilatzen laguntzea, unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa daukaten 20 eta 35 urte arteko gazteei. Enpresek eskatzen dituzten konpetentzien inguruko prestakuntza jaso­tzeaz gain, hiru hilabeteko praktikak egiteko aukera izango dute. Parte hartzeko, ordea, izena eman behar da irailaren 8a baino lehen, www.hazilan.eus webgunean edo hazilan@andoain.eus helbidera mezu bat idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!