Bost ikastaro izango dira aukeran kultur etxean, urriaren 3ko astean hasi eta ekainaren 17ko astera bitartean, eta izenematea astelehenean irekiko da. Hilaren 15era arte, gainera, Astigarragan erroldatutakoek izango dute izena emateko lehentasuna. Dantza latinoak, hastapeneko mailan edo maila aurreratuan; joskintza, maila aurreratuan; yoga eta egurra tailatzearen artean aukeratu ahal izango da. Telefonoz ere eman daiteke izena: 943 33 50 64.