Tailer, hitzaldi eta ibilaldiak, Urumea ibaiaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Donostiako Hiriburutzaren barruan antolatu den Hidrologikak, Ibaitik badiara egitasmoaren barruan, hainbat ekintza antolatu dira, Urumea ibaia ezagutzeko. Batetik, bi tailer izango dira: irailaren 13tik 16ra, praktikoa, Astigarragan obra bat ejekutatzeko; eta 14 eta 15ean teknikoa, uholde lautadaren azterketa hidraulikoa egiteko. Horrez gain, bi hitzaldi izango dira hilaren 14 eta 15ean, eta bukatzeko, ibilaldia, hilaren 17an. Izenemateak irekita daude www.aeip.org.es helbidean, edo Astigarra­gako Ingurugiro sailean: 943 33 52 41/it.ingurugiro@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!