Astigarragatik bihar, 24garren etapa

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Donostia 2016 Kultura Hiriburutzaren barruan sortu eta bultzatu den 2016 Bidea egitasmoak Astigarraga bisitatuko du asteburu honetan ere. Bihar, Astigarraga izango du abiapuntu 24garren etapak, eta Oiartzu­nen bukatuko da. Izenematea  www.dss2016.eu webgunean egin daiteke. Goizeko 08:30etan jarri dute zita, Frantxillan, eta agurra egin on­doren abiatuko dira. Bidean zehar, Landarbaso-Kauso harrespila eta Kauso-Arrikoitzola gaina ezagutuko dira, eta bukaeran, 16:00etatik 17:00etara Aiako Harrira eta Luberri Museora bisita didaktikoa egingo dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!