Urtero bezala, 35 sagardotegitako sagardoak dastatu ahal izango dira gaur, Donostiako Konstituzio plazan, goizeko 11:00etatik 14:15etara, eta bertan izango dira Astigarragako hainbat sagardogile ere: Artola, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Irigoien, Larrarte, Lizeaga, Oiarbide, Petritegi eta Rezola. Sagardoa dastatzeaz gain, aurten, 2016ko uztako aurreneko sagarra jo eta prentsatuko da momentuan bertan, eta muztioa ere dastatu ahal izango da. Gainera, bestelako postuak ere izango dira: sagar erakusketa eta dastatze mahaia, txertaketak nola egin erakusten duen mahaia, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren postua, gazta dastatze eta salmenta puntua eta Petritegiko pintxoen salmenta postua.