Ohorezko sakea Genuak, jubenilek liga hasi aurretik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Gaur hasiko du Liga CD Hernaniren jubenil mailako Liga Nazionaleko mutil taldeak Zubipen. Denboraldi berriko aurreneko norgehiagoka honetan, Reala izango dute aurkari her­naniarrek arratsaldeko 18:00e­tatik aurrera.

Genuaren bixita berezia 
Baina ez da Zubipek izango du­en bixita bakarra. CD Her­naniko futbol sailak ere bere omenaldi propioa egin nahi izan dio Igor Genua Sistiaga errugbi jokalariari, eta horretarako, Zubipera jaisteko gonbidapena luzatu dio. 
Ber­tan, hernaniar olinpikoak ohorezko sakea egingo du par­tiduaren aurretik. Herri­ta­rrak animatu dituzte bertaratzera.

Beste taldeek, lagunartekoak
Jubenilen taldea da Liga hasiko duen bakarra, besteek lagunartekoekin jarraituko dute asteburu honetan. 
Hala, Ohorezko Erregional mailak Lesakan jokatuko du gaur Beti Gazteren aurka, goizeko 11:30etan. Euskal Ligako neskek, aldiz, atsedenaldia izango dute oraingoan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!