Partidu garrantzitsua da oso gaur Barrenetxea IVa hernaniarrak eta Ionek Galarretan dutena. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Buruz Buruko Kutxabank erremonte txapelketako finalerdia jokatuko dute bi erremontistek, eta finalerako pasea izango dute jokoan.
Gaurko norgehiagoka irabazten duenak, Urriza, aurreko urteko txapelduna, izango du aurkari datorren larunbateko final haundian.
Buruz buru, aurreneko aldiz
Ederki asko ezagutzen dute elkar Barrenetxea IVak eta Ionek bikotekako jokoan, baina ez dute beraien burua inoiz lehiatu buruz burukoan; gaurkoa izango da, ofizialki, aurreneko aldiz. Izan ere, behin, ekainean, bikotekako partidu bat jokatzen ari zirela, Ezkurrak mina hartu, eta buruz buru jokatu behar izan zuten Ion eta Barrenetxea IVak.
Gainera, finalera iristeko ilusio berezia dute biek, ez dutelako buruz buruko finala inoiz jokatu, eta profesional bezala partidu garrantzitsuenetakoa delako.
Beste hiru partidu, Galarretan
Buruz Buruko txapelketako finalerdia partidu garrantzitsuena izango den arren, beste hiru norgehiagoka izango dira gaur: Otaegi-Otano/Barricart-Zubiri; Urriza-Ezkurra/Uterga-Etxeberria; eta Ezkurra II-Azpiroz/Segurola-Zaldua.