Futbol 7 txapelketa Zubipen, dispertsioaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Jokatuz elkartu eta ira­ba­zi... etxera! lelopean, fut­bol 7 txapelketa antolatu dute gaurko. Zubipen joka­tuko dute, eta goizeko 08:30e­tan jarri dute zita bertan elkartu eta taldeak osatzeko. Orduan ere, taldea ez dutenek izango dute izena emateko aukera, eta bertan daudenekin osa­tuko dituzte taldeak. 
Ondo­ren, 09:00etan ha­siko dira partiduak, eta eguerdira arte iraungo dute.

Egun osoko egitaraua, dispertsioaren aurka
Txapelketa izango da egu­ne­ko ekintzarik garran­tzi­tsu­­ena, baina horren buel­tan, egun osoko egitaraua anto­la­tu dute, dispertsio­aren aurka. 
Txapelketa buka­tuta, Zu­bi­­­petik Tilosetara egingo dute salto, eta bertan baz­kal­duko dute parte-har­tzaileek, baita atzora arte txartela erosi zutenek ere. 
Bazkalostea Andoni Ollo­kiegi abeslariak girotuko du, eta bukatzeko, Sakatu elek­trotxaranga izango da, kaleetan barrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!