Datorren astean egingo dute eskolara buelta Hernaniko haurrek, eta buelta hori atseginagoa izan dadin, ikuskizun berezia antolatu du gaurko Hernani Musika Eskolako akordeoi taldeak. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Amalur ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Atsegindegin.
Marimototsek baserritarra izan nahi du
Baserrian kokatuko da ikuskizun osoa, izan ere, Marimototsek baserritarra izan nahi du, eta Ilargi haurdun dagoenez, bera laguntzera joango da baserrira.
Eta bertan, baserritarren mundua islatuko dute ikuskizunaren sinopsiak dioen bezal: «Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da».
Sarrerak oraindik salgai, 7 euroan
Ikuskizuna kalean izango da, Atsegindegin, baina sarrera ezinbestekoa izango da sartzeko. Leokadisti eta Ikusi Makusi dendetan egongo dira salgai gaur eguerdira arte, eta gero, Atsegindegin bertan erosi ahal izango dira ikuskizuna hasi baino lehen, 7 euroan.