Orain zure txanda da lelopean, 2016-2017 denboraldirako izenemate epea ireki du Hernani Gimnastika Klubak. Epea dagoeneko irekita dago, eta plazak bete arte egongo da irekita. Dena den, irailaren 14rako taldeak osatuta nahi dituztela jakinarazi dute.
Nobedade bat
Urtero bezala, trebetasun gimnastikoak, gorputz adierazpena eta gimnasia erritmikoa eskainiko dute, baita nobedade bat ere: gimnasia akrobatikoa. Informazio gehiagorako: hernanigee@hotmail.com edo 688 688 444.