Udarako oporrak pasata, gaur hasiko dira entsaiatzen Goiz Eguzkiko Abesbatzako kideak. Hemendik aurrera, astelehen eta ostegunero entsaiatuko dute, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, Goiz Eguzkin bertan. Horrez gain, herriko jubilatu guztiak animatu nahi dituzte beraiekin abesbatzan parte hartzera.