Txapelketa bihar, dispertsioaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 02:00

Futbol 7 txapelketa egingo dute bihar, dispertsioaren aurka. Goizeko 09:00etan hasiko da txapelketa, baina horren aurretik, 08:30etan, jarri dute zita taldeak osatzeko. Parte hartu nahi duen guztia gonbi­da­tu dute bertara; eta antolatzaileek dei berezia egin diete talderik ez du­te­nei: «egunean bertan taldea osatu dezakezu jende gehiagorekin 08:30e­tan. Animatu!». Txapelketaren ondoren, bazkaria egingo dute Tilo­setan, eta bazkalostean, Andoni Ollokiegiren kantaldia eta Sakatu elektrotxarangaren kalejira izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!