Sarrerak erosteko aukera, bihar ere

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 02:00

Pirritx, Porrotx eta Mari­mo­tots gonbidatu dituzte Herna­nira zortzigarren urtez Her­nani Musika Eskolako akordeoi taldeko kideek, eta bihar eskainiko dute Amalur emanaldia. Arratsaldeko 18:00e­tan izango da, Atse­gindegin jarri den oholtzan, baina ikuskizunaz gozatzeko, sarrera ordaindu beharko da.  
Aste hasieran jarri zituzten sarrerak salgai Leokadisti eta Ikusi Makusi dendetan, eta bertan erosi ahal izango dira sarrerak bihar eguerdira arte, 7 euroan. Bihar arratsaldean ere, ikuskizuna hasi baino lehen, sarrerak eskuratu ahal izango dira oraindik agortu ez badira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!