Sei bertsolarik jokatuko dute gaur Lizardi Sariko finala, eta horien artean dago Eli Pagola hernaniarra. Zarautzen jokatuko da txapelketaren azken fasea, Modelo Aretoan, eta gaueko 22:00etan hasiko dira bertsolariak oholtzara igo eta bertsoak kantatzen.
Beste bost bertsolari
Pagola hernaniarrarekin batera, beste bost bertsolari izango dira gaurko finalean: Maialen Akizu, Aratz Igartzabal Potto, Unai Mendizabal, Aitor Salegi eta Aitor Servier.
40garren edizioa, aurtengoa
Lizardi Sariaren 40garren edizioa bukatuko da gaur; tradizio haundiko txapelketa da 18 eta 25 urteko bertsolari gazteen artean. Azken urteotan, gainera, Hernanik ordezkaritza izan du. Iaz, esaterako, Oier Iurramendik eskuratu zuen bertso onenaren saria.