Auzoetako tailerretan izena emateko aukera, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 2a, 02:00

Aurreko ikasturteetan bezala, hemendik gutxira hasiko den honetan ere haurrentzako tailerrak antolatu ditu Udalak. Auzo Elkarteekin el­kar­lanean jarri ziren mar­txan, eta hala izango da oraingo honetan ere. Parte hartu nahi duten haurrek gaurtik irailaren 16ra arte eman dezakete izena, auzo elkarte ba­koitzaren bulegoan.
5-11 urte bitartekoentzat
Ikasturte osoan zehar eskainiko diren tailer hauek doan izango dira, eta 5-11 urte bitarteko haurrek izango dute parte hartzeko aukera, urriaren aurreneko astetik hasita.

Tailerrak doan dira, eta urriaren aurreneko astean hasiko dira.

Tailerrak, bederatzi auzotan
Bederatzi auzo eta horien elkarteak dira aurten egitasmo honetan parte hartuko dutenak: Antziola, Sor­gin­txu­lo, Elizatxo, Portu, Latsun­be­berri-Marieluts, Karabel, Zi­kuñaga, Ereñotzu eta Lize­aga, hain zuzen. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!