Oporren ondoren, gaur irekiko dute berriz ere Kaleratzeak Stop taldearen bulegoa. Horrez gain, osteguneroko bilerekin martxan jarriko dira baita ere. Arratsaldeko 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dituzte Transpakarren: taldearen Dekalogoa hauteskundeei begira, GuraSOS taldearen ekitaldian parte-hartzea, eta Plataformen Koordinazio batzarra. Bilerak irekiak direla gogoratu dute.