Oso zita garrantzitsua dauka Hernaniko Maialen traineruak gaur. Arratsaldeko 17:30etan hasita, datozen bi igandetan jokatuko den Kontxako Estropadarako sailkapen-estropada jokatuko du.
Aurreneko txandan, Hernani
Kirol-mailaren arabera egiten dira txandak, eta horregatik, aurrenekoan aterako da Hernani, Cabana-Ferrol, Colindres, Deusto eta Hondarribiarekin batera. Bigarrenean, Cabo da Cruz, Hibaika, Orio, San Juan eta Getariak lehiatuko dute.
Kontxan egotea, erronka
Gipuzkoako Liga bukatzeko bi estropaden faltan, hurrengo erronka Kontxan egotea zela onartu zion Juanjo Etxarte entrenatzaileak Kronikari, eta beraz, zazpi sailkatuen artean egoteko borrokatuko zuela.
Bultzada emateko, deia
Estropada garrantzitsua du Maialenek aurretik. Horregatik, kamixeta berdea jantzi eta bertaratzeko deia egin dute. Kamixetak Joxe Mari tabernan erosi daitezke, 10 euroan (8 euro, bazkideek).