Gaur inauguratuko dute pintura, zeramika eta grabatu-lanen erakusketa Biterin. Maite Arrieta eta Matilde Caboren lanak dira, eta kultur etxeko erakusketa-gelan egongo dira ikusgai gaur hasi eta irailaren 15era arte. Arratsaldeko 18:00etan irekiko dituzte erakusketako ateak, baina inaugurazio ofiziala 19:00etan izango da.