Arazoa konpondu arte, ezingo da Paco Yoldi eta Etxadiko tornuetatik igaro

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 1a, 02:00

Irailaren hasierarekin ba­tera, gaur sartuko zen inda­rrean Udalak Donostiarekin sinatutako hitzarmena, kirol­degiko lanak iraun bitartean, bazkideek Paco Yoldi eta Etxa­diko igerilekuak erabil­tzeko. 
Baina azken orduko arazo bat izan dela jakinarazi du Udalak prentsa-ohar bitartez: «azken orduko arazo tekni­koak medio, Hernaniko kirol­degiko txartelarekin ezingo da egun batzuetan Donostiako Paco Yoldi eta Etxadi kirol­degietako tornuetatik igaro».
Ondorioz, arazo teknikoa konpondu arte, «sarrera or­daindu beharko dute abo­nudunek, eta Hernaniko Kirol Saileko bulegoan, tike­ta aurkeztuz, itzuli egingo zaie sarrera». 

Astigarragakoa, irekita
Ohar berean, Udalak era­gozpenengatik barka­mena eskatu die era­biltzaileei eta gogorarazi nahi izan die «Astiga­rra­gako igerilekua zabalik da­goela oraindik, eta Herna­niko era­biltzaileek era­­biltzeko au­ke­ra dutela». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!