Donostiako Paco Yoldi eta Etxadi erabilgarri, etzitik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 30a, 02:00

Oporren aurretik Udalak jakinarazi zuen bezala, urtebetez itxiko dute kiroldegiko igerilekua berritze-lanak egi­­teko. Hori dela eta, ekainean Donostiako Udala­rekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Amarako Paco Yoldi eta Aieteko Etxadiko igerilekuak erabili ahal izango dituzte Hernaniko bazkideek.

Ordutegi zabala, bi kiroldegiek
«Hernanitik gertu dagoelako eta garraio publikoan erraz iritsi daitekeelako» erabaki zuen Udalak Donostiako Uda­larekin akordioa sina­tzea. Izan ere, Amarako Paco Yoldira A1 autobusean joan daiteke; eta Aieteko Etxadira, al­diz, G1 autobusa iristen da.
Gainera, ordutegi zabala daukate bi kiroldegiek. Etxa­dik 07:30etatik 22:00e­tara irekitzen ditu ateak astean zehar, 09:00etatik 20:00­e­tara, larunbatetan; eta 09:00­­etatik 14:00etara, igan­de eta jaiegunetan. Paco Yoldik, aldiz, 07:00etan hasten du jarduna astean zehar, eta 08:00etan, larunbatetan; igan­deetan, ordutegi bera daukate biek.

Izenematea oraindik, irekita
Kiroldegiko igerilekuaren eraikin zatia duela bi aste bota bazuten ere, beste zatia normaltasunez erabiliko da lanak iraun bitartean. Hori dela eta, aurten ere antolatu dituzte kiroldegiko ohiko ikastaroak. Abuztuaren 1ean ireki zuten izenematea, taldeak bete arte, eta urrian hasiko dira klaseak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!