Puntu Soziala egitasmoa martxan, gizarteari egindako ekarpenak saritzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 1a, 02:00

Egitasmo berria jarri du mar­txan Ta Puntu Koo­peratibak irailerako: Puntu Soziala.
Kooperatibak jakinarazi du egitasmo hau sortu dela «ur­tero gizarteari ekarpen posi­tiboa egiten dion proiektu batek sarean duen presentzia hobetzeko». Horretarako, sa­ria emango diote «gizarteko edozein arlotan eragin po­sitibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresa» bati.
Egitasmo berria irabazi asmorik gabekoa izango da eta Puntu­EUS Fundazioaren laguntza izango du.

Ta Punturen zerbitzuak, doan
Proiektu saridunak Ta Puntu Kooperatibaren zerbitzuak do­an jasoko ditu: «aukeratzen den proiektu sozialak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko dira Ta Punturen eskutik, zailtasun eta erron­kak identifikatuz. Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dute. Amaitzeko, urtebeteko plangintza bat osatuko dute elkarrekin». Gainera, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko dela jakinarazi du Ta Puntu Kooperatibak oha­rrean.

Proposamenak, irailaren 29ra arte
Puntu Soziala egitasmoan parte hartu nahi duten en­presek gaurtik irailaren 29ra arte izango dute proposa­menak aurkezteko aukera. www.puntusoziala.eus web­gunetik egingo da hori, eta behin proposamen guztiak jasota, irailaren 30ean jakina­raziko dute zein izan den sa­ritua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!