Iraileko aurreneko eguna da gaur, eta horrekin batera estreinatuko da ikasturte berriko aurreneko kultur ekintzen agenda.
Biteriko ikastaroetan izenematea, gaurtik
Iraileko kultur ekintzen agenda Biteriko ikastaroetan apuntatzeko epearen irekitzearekin hasi da gaur. Gaur hasi eta irailaren 7ra arte izango da aurrematrikulazio epea; irailaren 9an izango da zozketa, eta 12tik 16ra egingo da behin betiko matrikula. Ikastaro eskaintza zabala egin du aurten Udalak, eta www.hernani.eus webgunean dago ikusgai zerrenda osoa eta bakoitzaren prezioa.
Auzoetako festak eta Euskal Jaiak, ekintza nabarmenak
Hilabetearen bukaeran hasiko da udazkena, eta udarako azkeneko traka botatzeko, hainbat ospakizun eta festa antolatu dira herrian. Asteburu honetan, Latsunbeberri-Marielutseko jaiekin hasi, eta Zikuñaga, Euskal Jaiak, Karabelgo auzo egunak pasata, eta Lizeagako festekin bukatuko da iraila.
Bi kokapen desberdin
Galarreta ere Hernaniko bi ekintzen lekuko izango da hilabete honetan: Euskal Balezaleen Triskantza egingo dute hilaren 14an, eta 24an, Gure Elikagai Azoka, bertako produktuen azoka, bertsolari, kontzertu eta guzti!
Halaber, Leokako labaderoan egingo dute kontzertu berezi bat irailaren 16an. Berdintasun Kontseiluaren eskutik, Celia Okon abeslariak eskainiko du gaueko 22:00etan.
Mugikortasun astea, bukatzeko
Jada ohikoa den zita bat jarri du Udalak hilabetea bukatzeko, irailaren 23, 24 eta 25erako: Mugikortasun Astearena, hain zuzen.
Iraileko agenda
1-7 Biteri kultur etxeko ikastaroetan aldez aurreko izena emateko epearen hasiera. Biterin, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
2-4 Latsunbeberri eta Marielutsen auzo eguna.
4 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. Atsegindegi plazan, 18:00etan. ‘Hernani’ musika eskola publikoa.
8-11 Zikuñaga auzoko jaiak.
10 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
14 Euskal Balezaleen Triskantza. Galarreta Parke Teknologikoan, 17:30etan. Orona Fundazioa.
16 Leokako emanaldia. Kantaria: Celia Okon. Leokako Labaderoan, 22:00etan. Berdintasun Kontseilua.
17-18 Euskal Jaiak. Abeltzaintza azoka, Sagarra eta sagardoaren eguna, gazteen trikitixa txapelketa, Ingo al deu? dantzaldia...
18 XIV. Argazki Rally Digitala. Gudarien plazan, 09:00etan.
24 Karabelen auzo eguna.
24 Boluntarioaren jaia. Amher.
24 Gure elikagai azoka. Bertako produktuen azoka, hitzaldia, bertsolariak (Maialen Lujanbio eta Unai Agirre), trikitixa eta kontzertua (Kalakan). Galarreta Parke Teknologikoan. Gure Elikagai, Diametro 200, Orona Fundazioa.
30-Urriak 2 Lizeaga auzoko jaiak.
30-Urriak 1 Albokarien topaketak.
Urriak 1 Haur antzerkia. Oa-Huetak. Elirale Konpainia. Euskeraz. Biteri kultur etxean, bi saio: 11:00etan eta 12:00etan. 2-6 urte. Aforo mugatua 50 pertsonentzat. Sarrerak salgai irailaren 22tik aurrera.
Erakusketak
1-15 Pintura, zeramika eta grabatu erakusketa. Maite Arrieta eta Matilde Cabe. Biteri kultur etxean, 18:00etatik 20:30etara.
26-Urriak 1 Pintura eta eskultura talde-erakusketa. Jose Luis Lasa, Margari Aranguren, Julia Calvo, Antoine Marco. Biterin, 17:30etatik 20:30etara.
Mugikortasun astea
23 Kirol egokitua. Atsegindegi plazan, 17:00etan.
24 Patin festa.
24 Bizikleta festa. Plaza Berrin, 09:30etatik 12:00etara.