Aranoko Udalak jakinarazi du datorren irailaren 14an albaiteroak eginen duela bixita herrira. Bi geldialdi eginen ditu animalien medikuak: aurrenekoa Plazan izanen da, arratsaldeko 16:00etan; bestea, aldiz, Suron, ordu erdi beranduago, 16:30ak aldera.
Hiru zerbitzu, albaiteroak
Aukera desberdinak eskainiko ditu albaiteroak egun horretan: txertoa jartzea, 10 euroan; txertoa eta identifikazioa, 40 euroren truke; eta azkenekoa, jabea aldatzea, 10 euro ordainduta.
NANa eta txakurraren kartila
Halaber, jakinarazi dute, albaiteroaren eskuetatik pasatzeko, txakurraren titularraren NANa eta animalia beraren kartila aurkeztea ezinbestekoa izango dela. Horrez gain, gogorarazi dute lau hilabetetik aurrera identifikatu eta txertatu behar direla txakurrak.