Urtero bezala, San Agustin egunez ireki zituen ateak Goizuetako lurretan dagoen Artikutzako parke naturalak, eta bertan egin zuten ohiko festa. Goizeko 08:00etan hasita, edonork izan zuen aukera Artikutza etxealdea inguratzen duen lurretatik bueltaxka bat emateko. Gainera, ekintzak ez ziren faltatu: musika, herri kirolak, erromeria... Horrez gain, egun osoan zehar artisautza lanak erosi zitezkeen azoka berezian, eta jana eta edana eman zuten bi tabernatan. Eguraldiari kasurik egin gabe, jende ugari bertaratu zen Artikutzara, ateak irekitzen dituen urteko egun bakarrean.