Julen Madina hil da

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 31a, 02:00

Arreko ostegunean Do­nostiako Zurriola hondartzan istripua izan eta lau egun Donostiako Ospitalean egoera larrian egon ondoren, atzo hil zen Julen Madina hernaniarra, 61 urterekin.

Lau egun Zaintza Intentsiboetarako Unitatean
Familiak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, 14:35etan hil da Madina, lau egun Zain­tza Intentsiboetarako Unita­tean, koma egoeran, igaro ondoren.
Ostegunean Zurriola hondartzan gertatutako istripuak «bi lesio larri» eragin zizkion, eta   «ezin izan die kalteei au­rre egin».

1971garren urtetik, entzierroetan
San Ferminetako entzierroak korritzeagatik egin zen ezaguna Madina hernaniarra, 1971n hasi zen Iruñeara joaten, eta 2011n erretiratu zen.
Horrez gain, EITBko hainbat programatan parte hartu izan zuen, eta kirol irakasle ere izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!