Bigarren etapa, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 31a, 02:00

Donostia 2016ko hiriburutzaren programaren barruan, 2016 Bidea egitasmoa antolatu du Club Vasco de Camping Elkarteak. 32 etapatan, Euskal Herria zeharkatzea da helburua, eta aurreko astean Asti­garraga eta Hernanin bukatu zuten ibilbidea. Igande honetan, gainera, Astigarragatik hasiko da 24garren etapa.

Andoainetik Astigarragara, Sagardoetxea eta Chillida Leku bisitatuz
Andoainen hasi zuten aurreko igandean 23garren etapa, eta oinez egin zuten Mulisko Gainara iritsi arte. Bertan, Oteiza eta megalitismoari buruzko azalpenak jaso zituzten Oteiza museoaren eskutik.   
Eguerdian iritsi ziren Asti­ga­rragara, eta bertan Erbitegi Etxeberri Kirikoketa Taldeak egin zion harrera, kirikoketa eginez eta sagarra joaz. Ondoren, Sagardoetxea bisitatu zuten. 
Eta etapa bukatzeko, Her­na­niko Chillida Leku mu­se­oan zehar ibili ziren, bisita pribatuan.

24garren etapa, Astigarragatik
Igandean egingo dute hurrengo etapa, 24garrena, eta Asti­garragatik hasiko da hori ere, eta herrian egingo zaie ongietorria parte-hartzaileei musikarekin batera. Bidean zehar Aizpitarteko kobetara bisita, hainbat harrespilen azalpena eta txango didaktikoa egingo dute Aiako Harritik. Izena emateko aukera dago oraindik ere: www.dss2016.eu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!