Orain zure txanda da lemapean, izenemate epea ireki du Hernani Gimnastika Klubak, denboraldi berrirako. Haur eta gaztetxoek, aukeran dauzkate trebetasun gimnastikoak, gorputz adierazpena eta gimnasia erritmikoa, aurreko urteetan bezala; eta baita gimnasia akrobatikoa ere, nobedade bezala, ostiraletan. Gainera, aurten bost urtekoak ere (2011n jaiotakoak) apuntatu daitezke. Izena emateko: hernanigee@hotmail.com emailean, edo 688 688 444 telefonoan whatsapp bidez. Informazio gehiago, www.hernanigimnasia.com web orrian.