Zikuñagak hartu du erreleboa!

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 7a, 02:00

Maiatzean hasi eta udazkenera bitartean, hernaniarrak auzoz auzo, festa giroan ibil­tzeko aukera ari dira izaten. Bukatu berri dira Latsun­be­berri-Marielutseko jaiak eta Zikuñagak dagoeneko hartu die erreleboa. Gaur izango da festetako aurreneko eguna, bi txapelketekin. Batetik, 17:00e­tan hasita, Haurren Pala Txa­pelketa jokatuko da; eta bestetik 19:30etatik aurrera, Ziku­ñako Ama futbito txapelketa ezaguna izango da jokoan.
Zikuñagako jaiak igandera arte luzatuko dira, eta asteburuaren bueltan izango dira egun haundiak: danborrada, haurrentzako jolas eta ekin­tzak, kontzertuak, lehiaketak, barbakoa herrikoia... azken honetarako txartelak erosi nahi dituenak gaur du azkeneko aukera, auzoko edozein tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!