Bihartik irailaren 15era arte, ikasturteko aurreneko erakusketa egongo da ikusgai Biteri kultur etxean. Matilde Cabe eta Maite Arrietaren lanekin osatu da erakusketa, hain zuzen, pintura, zeramika eta grabatuaren teknika erabiliz egindako lanak ikusi ahal izango dira. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30ak arte izango da bisitatzeko aukera.