Hernaniko hondakin bilketa hizpide, Txilen

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 31a, 02:00

Txileko  hainbat uniber­tsita­te eta elkartek antolatuta, tartean Alianza Basura Cero Chile, hondakinen inguruko hainbat jardunaldi burutu dituzte azken astean. Eta bertan izan da Luis Intxauspe alkatea, Hernaniko hondakin bilketa-sistemari buruz hitz egiten. Izan ere, Udalak azaldu duenez, «atzerrian ere, Her­naniko hondakin bilketarako sistema eredugarritzat dute».  Hitzaldi desberdinetan par­­te hartu du Intxauspek, Paul Connet adi­tuarekin batera. 

Urteak zero zabor planak garantzen
Co­nnet estatubatuarra da, Kimi­kan doktorea, eta ingu­ru­gi­roari loturiko kimika eta to­xikologian duen esperientzia 30 urte baino gehiagoz hon­da­kinen errausketaren eta ur edangarriaren fluorazioaren ikerketara zuzendu du. Gaine­ra, Udalak azaldu duenez, «60 herrialde baino gehiagotan komunitate ezberdinak lagun­du ditu hondakinen erraus­keta saihesten eta zero zabor planak garatzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!