Gaur hasi eta asteburuz asteburu, bere onena emateko txanda iritsi zaie, CD Hernaniko Ohorezko Erregionalei. Hilabete eta erdiko prestaketaren ondoren, etxean ekingo diote denboraldi berriari. Vasconiaren kontra hasiko dute liga, arratsaldeko 17:00etan Zubipen.
Aurreko denboraldian, sailkapenaren gorenean aritu ziren hernaniarrak. Eta lehia horretan aritzea izango dute erronka, gaurtik aurrera ere; igoera postuetan sartzeko borrokatzea, hain justu.
Horretarako, oso garrantzitsua izango da ligari ondo ekitea, eta dei egin diete hernaniar guztiei, Zubipera jaitsi eta animatzeko.
Jubenilak, Garmendipen bihar
Jubenilek, berriz, bihar hasiko dute Liga Nazionala, Lagun Onaken kontra; Azpeitiako Garmendipen, 17:00etan. Eta Emakumeen Euskal Ligako taldeak, azkeneko lagunartekoa jokatuko du gaur, 10:30etan Zubipen, Añorga Bren kontra.