Txapeldunen arteko norgehiagoka izango da gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Urriza eta Uterga aurrez aurre izango dira, beste behin, bikoteka. Eta ez dira nolanahiko bikoteak izango: Urrizak Etxeberria IIIarekin jokatuko du, hain zuzen, 2010ean txapela lortu zuten elkarrekin; eta Uterga eta Ion izango dituzte aurkari, 2013ko txapeldunak. Horrez gain, beste hiru partidu jokatuko dira gaur arratsaldean Galarretan: Erburu-Garces/Beñat-Azpiroz 35 tantora; Segurola-Zubiri/Ansa II-Larrañaga, 40 tantora; eta Goikoetxea V-Labaka/Barricart-Zaldua, 30 tantora.