Festarik festa, uda bukatu arte!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 30a, 02:00

Udararen bukaerarekin ba­tera, auzoetako festen azken tra­kara iristen ari gara. La­tsun­beberri-Ma­ri­e­lutsek hartuko dio erreleboa ostiral ho­ne­­tan Portu auzoari. 

Ostiral arratsaldean, hasiera
Hiru eguneko festa izango da Latsunbeberri-Marielutseko Iturritxo elkarteak asteburu honetarako antolatu duena. Ostiral arratsaldean emango zaio hasiera, ohiko kohetearekin; eta igandean botako dute azkeneko suziria, eguerdi aldera.

Ekintza mordoa, tartean
Hasieratik bukaerara arte, ez da etenik izango. Arra­tsal­deko 19:30etan botako duten  hasierako kohetearen ondoren, Apa­xi ipuin kontalariak, iluntzeko sardin-jateak eta DJak girotuko dute auzoa eta animatuko dituzte auzotarrak.
Larunbatean izango da egun haundia: mota askotako jolasak, paella-jatea, trikitilariak, puzgarri eta ohe elastikoak, hainbat txapelketa... denetarik izango da, goiz goizetik gauera arte.
Eta bukatzeko, igandean izango dira patata tortilla txapelketa ezaguna, eta sagardo dastaketa, 10 sagardotegien eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!