Irailaren hasierarekin batera, ikastaroak berriz ere abian

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 30a, 02:00

Irailean hasiko dute ikasturtea KZGunean, eta horretarako, hainbat ikastaro antolatu dituzte. Horietako sei modu presentzialean emango dituzta Hernaniko KZGunean, Bi­terin; eta beste bi, urruneko formazioaren bidez eskainiko dira.

Izenematea, online
Internet eta informatika ikastaroak, ofimatika, irudia eta sare sozialak dira iraileko ikastaroen gaiak. Horietatik lau eskainiko dira euskeraz; beste biak, gaztelaniaz. Horrez gain, goiz eta arratsaldeko ikastaroak izango dira, gaiaren arabera. 
Irailaren 5ean emango zaie hasiera horietako batzuei, eta parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izena ematea: www.kzgunea.eus. Web­gune berean ikusi daiteke, ha­laber, urruneko formakun­tza­rako ikastaroen zerrenda.

IRAILEKO IKASTAROAK

Internet KZgunea ikastaroa
Irailak 5-19, 18:00-20:00
20 ordu. Euskeraz

Zure lehen urratsak informatika munduan
Irailak 26-30, 09:00-11:00
10 ordu. Euskeraz

Ofimatika ikastaroa
Irailak 5-19, 16:00-18:00
16 ordu. Euskeraz

Irudia ikastaroa
Irailak 5-15, 09:00-11:00
16 ordu. Gaztelaniaz

Google Apps ikastaroa
Irailak 21-30, 16:00-18:00
16 ordu. Euskeraz

Sare Sozialak
Irailak 19-28, 11:00-13:00
16 ordu. Gaztelaniaz

Urruneko Formazioa:
Argazki ukitua GIMP erabiliz
Irailak 5-urriak 5. Euskeraz.
4 aste

Android sistema eragilea
Irailak 5-urriak 5. Gaztelaniaz
4 aste

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!