Denboraldi berrirako prestatzen, eskubaloi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 30a, 02:00

Udarako oporren bukaerara iristen ari gara, eta horrekin batera, denboraldi berria pres­tatzeari ekin diote Hernaniko kirol talde gehienek. Esku­baloi taldearen txanda izango da gaur. Arratsaldeko 19:00e­tan jarri dute aurreneko zita, kiroldegiko lehenengo pistan, eta bertan elkartuko dira talde guztietako jokalariak.
Aurreko urteetan jokatu duten neska-mutilez gain, nahi duena kirola probatzera bertaratu daitekeela jakina­razi du Taldeak: nesketan, 2004 eta 2003 urtean jaio­takoek izango dute aukera; mutiletan, aldiz, 2001-2004 artean jaiotakoek.


Ordutegi desberdina, bihartik
Talde guztiek batera egingo du­te aurreneko entrena­men­dua, baina bihartik aurrera, ordutegi desberdinak zehaztu dizkiote talde bakoitzari: bihar, 17:00etan mutilak, eta 18:30etan, neskak; eta etzi eta ostiralean, 18:00etan, mutilak, eta 19:00etan, neskak.


Eskubaloi eskola, aurrerago
Horrez gain, Eskubaloi Tal­deak jakinarazi du Eskubaloi eskolako entrenamenduak be­ranguago hasiko dituztela, eta parte hartu nahi dutenek, hernanieskubaloia@gmail.com helbidera idatzi beharko du­tela, edo kiroldegiko entre­na­menduetara gerturatu. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!