Atzekoz aurrera, Portu auzoko etxaferoak, joateko etxera

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 29a, 02:00

Bazirudien festak atzo zirela hastekoak Portu auzoan, baina ez. Bukatu egin ziren. Au­rreko egunetan, beroa me­dio alerta horia emana zegoela eta, ez zen etxaferorik bota, eta atzo, eguraldi txarrari umo­re onenarekin erantzunez, ordura arteko guztiak bota zituzten, azken trakara arte; etxerako deia! 
Baina bitartean, giro ederra izan zen egun osoan, nahiz eta euria egin: pelota partiduak, sagardo dastaketa solidarioa, bazkaria, dantza erakustaldi jendetsua...

Chiosera, 820 euro
Jendea berehala bildu zuen ekitaldietako bat izan zen sagardo dastaketa solidariora; 820 euro bildu ziren, Siriako errefuxiatuei jatena emateko Zaporeak proiekturako. Anto­la­tzaileek bertsolariak ere eskertu nahi izan dituzte, eguraldi txarra medio, ez baitzuten kantatu, baina jasotako dirua Zaporeak­entzat eman baitzuten.

Festarik festa, irailean ere
Portuko San Joan Txikiekin, uda giroko festei agur esaten zaie, baina erreleboa hartzeko prest daude, Latsunbe-Ma­rie­lutsen. Ostiralean hasiko dira festak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!