Norberto Almandoz Musika Eskolak komunikazio plan berria egin du eta herritarrei aurkeztu nahi die ostegunean. Web orri berria egin dute, sare sozialetan izango dira eta komunikazio bide berriak ere, aurreikusi dituzte. Honen berri izan nahi duten herritarrak gonbidatu dituzte Musika Eskolako aretora, ostegunean, 20:00etan.