Euskal dantza ikastaroa antolatu du San Joan Konpartsak aurten ere, eta izena eman nahi duenak orain dauka aukera. Horretarako, Biteri kultur etxean izango dira San Joan Konpartsako kideak datorren asteko astearte, asteazken eta ostegunean arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Joaterik ez duenak, telefonoz deitu dezake: 695 753 138 (Pepi Arrozpide). Ikastaroa urrian hasiko da. yy