Bihar, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, kiroldegian azaltzeko dei egin die Hernani Eskubaloi Taldeak, jokalari guztiei. Era berean, probatu nahi duten gaztetxoei ere azaltzeko dei egin diete; 2004 eta 2003an jaiotako neskei eta 2001etik 2004ra bitartean jaiotako mutilei. Asteazken, ostegun eta ostiralean ere entrenamenduak izango dituzte neska-mutilek. Eskubaloi eskolako umeak, berriz, beranduago hasiko dira. Dena den, izena eman nahi dutenak harremanetan jarri daitezke arduradunekin, entrenamenduetara azalduta edo hernanieskubaloia@gmail.com helbidera idatzita.