Umeentzako tailerretan izena emateko epea zabalik, auzo elkarteetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 29a, 02:00

Urtero bezala, auzo elkarteek umeentzako tailerrak antolatuko dituzte urriko aurreneko astetik aurrera. Debaldekoak izango dira, 5 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hala ere, izena eman behar da; irailaren 2tik 16ra bitartean egongo da zabalik izenematea, Elizatxon, Lizeagan, Ere­ño­tzun, Portun, Iturritxon, An­tzio­lan, Zikuñagan, Sorgin­txulon eta Karabelen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!