Lan eskaerak eta eskaintzak doan, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 29a, 02:00

Larunbatetik aurrera, berriro ere martxan jarriko du Kronikak ‘Zubi-Lana’ atala. Bertan, lan bila ari denak debalde jarri ahal izango du iragarkia, ostiral eguerdia baino lehen 943 33 08 99 telefonora deitu edo lana@kronika.eus helbidera idatziz gero. Lana eskaintzen duenak ere debalde jarri ahal izango du iragarkia bertan, beste iragarki baten truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!