Festa, Saharako erara

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 29a, 02:00

Oporrak Bakean programaren barruan udara Hernanin pasa duten lau ume sahararrak badijoaz bueltan etxera, errefuxiatu kanpamenduetara. Ostegunean agur festa egin zen, hernaniarrak, Hernanin bizi diren sahararrak eta lau umeak elkartuta. Era berean, Garazi Etxarri zinegotziak, «Udalaren izenean saharar herriarekin eta haien borrokarekin elkartasuna adierazi» zuen, eta «harrera familiei eskerrak» eman zizkien. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!