Garaipenak pilatzen, Eva Esnaola atleta hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 28a, 02:00

Sariz betetako asteburua izan zen lehengoa, berriz ere, Hernaniko atletentzat.
Eva Esnaola eta Eñaut Lasarte izan dira oraingoan, Hernaniko Klubera txapelarekin bueltatu direnak.

Esnaolak, txapela bikoitza
Palentziatik txapela bikoitzarekin itzuli zen etxera Eva Esnaola. Larunbatean, Basco­nes de Ojedako Rio Boedo maratoi erdia irabazi zuen, eta igandean, maratoia.

Lasarte, pirata azkarrena
Bestalde, Eñaut Lasartek Piraten Bizi Krosseko distan­tzia laburreko lasterketa irabazi zuen larunbatean; 3km eta 200m, 13:36ko denboran egin zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!